Zezen Beltzen Interneteko erakusleihoa

817

Zezen Beltz Azpeitiko elkarteak ere badauka Interneten erakusleihoa, webgunea sortu baitu. Helbidea: zezenbeltz.com. (oharra: aurreko urteetako albiste batzuk ere sartu ditugu webean)

– Jadanik azkeneko 11 urteetako 61 albiste, elkarrizketa, erreportaje eta iritzi artikulu daude bertan.

– Elkarteari buruzko informazioa ere aurki daiteke.

– Sokamuturraren historia jasotzen duen testu bat, Imanol Elias Odriozolak egina.

– Dagoeneko hamasei argazki bilduma ditu (1.091 irudi).

– Bideoen atala osatzen ari da -hor dago, esate baterako, Azpeitiko sokamutilak DVDa-.

Elkarteak azkeneko egunetan jardun du eduki horiek sartzen.
Webgunea euskaraz dago. Elkartea atalak berritzen joango da edukia izan ahala.
Zezen Beltzek eskerrak eman dizkio Ukabi enpresari, honek egin duelako webaren lan teknikoa. Uztarria eta Urola       Kostako Hitza ere eskertu ditu, azken urteotan berauetan argitaratutako lanak zezenbeltz.com-i uzteko eragozpenik ez  dutelako jarri -2000tik gaur arteko lanak dira-. Imanol Elias ere eskertu du aipatutako testu haregatik.
2008ko otsailean aurkeztu zen Zezen Beltz elkartea. Sokamuturra sustatzea eta lehengo ohiturak berreskuratzea, sokamuturra legez babestea, ganadutegiak bisitatzea, entzierro txikiak eta zezen jolasak antolatzea, errekortari txapelketak egitea edota arlo horien inguruan herriko belaunaldiak uztartzea du helburu. Esaterako, joan den astean bertan II. asteburua antolatu zuen.
KONPARTITU