Karroza, sokamuturrekoa

1114

(Uztarria.eus) Nekane Azpiazu azpeitiarrak egingo du datorren urteko San Sebastian egunean umeen danborradarekin aterako duten karroza, Udaleko Festa Batzordeak hala erabakita. Lau karroza proiektu aurkeztu dituzte aurtengo lehiaketara -iaz hutsik gelditu zen-, eta epaimahaiak Azpiazuren lana aukeratu du. 1.500 euroko diru saria jasoko du.

Karroza egiteko gaia Sokamuturraren 500. urteurrena da. Izan ere, 2018an beteko dira 500 urte Azpeitian sokamuturra aurrenekoz egin zela. Epaimahaikideek esan dutenez, gaia “modu egoki, profesional eta eguneratuan” aurkeztu du Azpiazuk.

Udalak eskerrak eman dizkie proiektuak aurkeztu dituzten herritar guztiei, egindako ahaleginagatik eta lehiaketan parte hartzeagatik.

Jai karnabalean ere aterako dute karroza, artzai-iñudeetan.

KONPARTITU