Larunbatean, ekitaldi nagusia

1524

18:30ean hasiko da, Soreasu antzokian. Iraupena: hiru ordu laurden. Sarrera doan. Hiru parte izango ditu ekitaldiak: hitzartzeak eta musika, antzezpen bat eta Irteera pelikularen estreinaldia. 20 lagunek hartuko dute parte. 18:00etan irekiko ditugu antzokiko ateak.

Ekitaldiko zatiak

1: Herri Batzordearen (Andoni Unanue) mezua eta Eneko Etxeberriaren alkatearen mezua. Biolinjole batek pieza batzuk joko ditu (Iraia Bereziartua). Oholtzan, sokamutil ohi beterano bat (Joxin Beloki) eta bi haur soka neska-mutil ere bai (Lorea Aranburu eta Mattin Arakistain).

2: Antzezpena. Irteera pelikulako aktoreek –jostunak izan ezik– eta extra batzuek antzeztuko dute. Bost bat minutuko lana. Extra lanetan Musika Bandako bi kide, Izarraitz Txistulari Taldeko bat, bi argazkilari, bi sokamutil eta etxafuegoa botatzen duen udaltzaina ariko dira. Denek ere lehen antzezpena izango dute larunbat honetakoa.

3: ‘Irteera’ pelikularen estreinaldia. Xanti Rodriguezek zuzendu du, Herri Batzordeak eskatuta. Jai karnabal arratsaldeko zezenaren irteera aurreko momentuak jasotzen ditu, modu artistiko batean, kalitate handiz teknikoki. Protagonista batzuk daude filman: Andoni Etxeberria sokamutila, Onintza Urbieta sokamuturzalea, Iñigo Almorza ganaduzalea, Aner Rodriguez ume sokamuturzalea eta haren amama Maria Luisa Zendoia sokamuturzalea , eta Hilari Irastorza jostuna. 24 minutuko iraupena du.

Pelikula salgai izango da larunbateko ekitaldian eta afarian, eta ekitaldia bukatuz geroztik ere bai Juantxo Txikin eta Eguzkitzan eta igandean plazan. Larunbatean herri afarian —Loiola hotelean— eta igandean plazan ere bai.. Prezioa: 5 euro (USB bat eta DVD bat ditu ale bakoitzak). Tirada: 500 ale.

Gaur (urtarrilak 24) ekitaldiaren entsegu bat egin dugu Soreasun —goian, gaurko argazkia—.

KONPARTITU