Punta-puntako errekortariak hilaren 25ean, Azpeitian

490

Uztailaren 25eko Azpeitiko Errekortari Txapelketan (18:00, zezen plaza), kanporaketa fase baten ondoren, lau errekortarik osaturiko final handia jokatuko da. Hamabi errekortari ariko dira.

Uztailaren 25 (asteartea) izango da Azpeitian Errekortari Txapelketa, Zezen Beltz elkarteak eta Toropasionek antolatu dutena. Hamabi errekortarik hartuko dute parte, eta bertan hiru euskal errekortari izango dira: Aaron Grande, Ander Gallastegi eta Gorka Santamaria.

Txapelketako sistema

  • Lehen fasean, hamabi parte hartzaileak lau multzotan banatuko dira, eta lau zezen aterako dira, talde bakoitzarentzat bana. Eta talde bakoitzeko onena final handirako sailkatuko da.
  • Finalean, lau errekortariak parez pare neurtuko dira, final handiko zezenarekin.

Bakoitzak errekortea gutxienez behin egin beharko du, hori baita lehiaketa mota honen funtsa. Horrez gain, libre izango dira nahi adina errekorte edo jauzi egiteko.

Parte hartzaileak

  • Eusebio Sacristan Use (La Seca, Valladolid, Espainia). Espainiako irabazlea 2016, 2017 eta 2018an. Bost aldiz irabazi du Azpeitian.
  • Paquito Murillo Humanes (Madril). Bi aldiz txapeldun Iruñean, Azpeitian hiru urtez…
  • Javier Hernandiz (Montroy, Valentzia, Herrialde Katalanak). Gaur egungo Espainiako txapelduna.
  • Jonatan Estebanez Peta (Arganda del Rey, Madril). Espainiako irabazlea hiru aldiz, bost aldiz Madrilen…
  • Aaron Grande (Iruñea). Espainiako txapeldun hiru aldiz, lau aldiz txapeldun Bilbon, Iruñean txapeldun behin, errokortari ligako txapelduna aldi batean…
  • Pablo Martín Guindi (La Pedraja de Portillo, Valladolid, Espainia). 2019an irabazle Azpeitian (Use-k eta biek partekatu zuten garaipena).
  • Gorka Santamaria (Soraluze, Gipuzkoa).
  • Ander Gallastegi (Durango, Bizkaia).
  • David Ramirez Peque (Arganda del Rey, Madrid).
  • Juan Carlos Garcia Juancar (La Puebla de Montalban, Toledo, Espainia).
  • Mario Alcaide (Casarrubios del Monte, Toledo, Espainia).
  • Jose Maria Carreras Misu (La Vall de Uxo, Valentzia, Herrialde Katalanak).

Sarrerak

Errekortarien saiorako sarrerak salgai dira atzotik. Hemen eros daitezke:

  • Azpeitian Pastorkua, Mendizabal, Berdie, Jim Clark, Eguzkitza, Etxe Zuri eta Kantoin, eta Azkoitian Elurren.
  • Udaletxeko arkupeetan: uztailaren 21 (ostirala) eta uztailaren 24an (astelehena), 18:30-20:00.
  • Egaña gozotegi aurrean: uztailaren 22 (larunbata) eta uztailaren 25 (asteartea), 12:00-14:00
  • Ekitaldiaren egun berean, 17:00etatik aurrera, zezen plazan.
  • Sarrerak aurretik erostea gomendatzen da. 0-4 urtekoek doan izango dute sarrera, eta besteek, 12 eta 25 euro artean.

Argazkian, hilaren 25eko saioko aurkezpena, atzo, Azpeitiko zezen plazan.

KONPARTITU