‘Soka ez da eten’ dokumentalaren trailerra

822

Interneten dago ikusgai Azpeitiko sokamuturrari buruzko lanaren aurrerapena. Larunbat honetan (hilaren 26an) izango da estreinaldia: Sanagustin kulturgunean, 18:30ean, ekitaldi irekian.

Larunbat honetan (hilaren 26an) izango da Azpeitiko sokamuturrari buruzko dokumentalaren estreinaldia, eta Zezen Beltz elkarteak lanaren trailerra jarri berri du Interneten.

Sanagustin kulturgunean izango da dokumentalaren estreinaldia, 18:30ean hasita, ekitaldi irekian. Ordu eta laurdeneko iraupena du lanak.

Zezen Beltzek DVDa 10 eurotan jarriko du salgai, herriko taberna eta denda batzuetan, larunbat arratsaldetik aurrera.

Enekoitz Esnaola da dokumentalaren zuzendaria. Errealizadore lanak Lara Madinabeitiak egin ditu.

KONPARTITU