Aurten ere egingo du Zezen Beltz elkarteak udazkeneko asteburua, IV.a dagoeneko. Hain zuzen, urriaren 12an (ostirala), 13an eta 14an izango dira haren ekitaldiak, guztiak ere Azpeitian.
Lokal berriaren inaugurazioa izango da aurtengo berritasun nagusia. Urriaren 12tik aurrera Izarraitz pilotalekuaren sarrera ondoan izango du egoitza Zezen Beltzek —orain arte Telefonica zeneko eraikinean izan du—. Udalak utzi die lokala, eta elkarteko kideek egin dituzte berritze lan guztiak, Zezen Beltzen kontura. 13:30ak aldera izango da irekiera ekitaldia, luntx batekin, trikitilariek eta dultzaineroek lagunduta. “Guztiak daude gonbidatuta”.
EGITARAUA (kartelean, osatuago)
Urriak 12 (ostirala)
12:00: Sokamutur txikia.
13:30: Zezen Beltzen lokal berriaren irekiera.
17:00: Zezenak Artzubia kalean.
Urriak 13 (larunbata)
17:00: Zezen jolasak zezen-plazan. Azpeitia-Hernani-Soraluze lehiaketa.
Urriak 14 (igandea)
12:00: Txahal saiheski eta oilasko erretzea plazan.
12:00: Sokamutur txikia.
17:00: Zezen Beltz elkartekoen ikuskizuna zezen-plazan.