V. asteburu arrakastatsua

1000

Atzo eman genion bukaera Zezen Beltz elkartearen V. asteburuari –hilaren 12an hasi zen–. Jendetza bildu zen goizean sokamutur txikian eta zezen txikietan, eta arratsaldean helduen sokamuturrean, Lopene ganadutegiaren estreinuan. Tartean, 2.100 euro eman genizkien Azpeitiko gaixo eta elbarrituen aisialdi taldeari eta DYAri, hilaren 12an zezen plazako jolasetan sarreratan bildutakotik. Argazki bildumak (I, II, III, IV, V).

V. asteburu hau antolatzen eta laguntzen aritu direnei eskerrak eman nahi dizkiegu: Azkoitiko Gurutze Gorria, DYA, udaleko Mikel Ibarzabal Festa batzorburua, Miren eta Pili kultura teknikari, Olatz Iturralde, Jose Luis eta brigada, Udaltzaingoa, babesle, Arno, Zelai Luze eta Lopene ganadutegi, sokamutil, Hitza, DV-Azpeitia, Erlo TB, Uztarria, zezen-plazako langile, eta asteburua antolatzen lagundu diguten beste lagunei.

Asteburuaren gastu guztiak Zezen Beltzek bere gain hartu ditu: asegurua, kartelak, Eusko Jaurlaritzako tasak, DYA, ganadua, txaranga, kartelak, udaleko brigadako langileen ordu extrak…

KONPARTITU