Valen Garciarentzat Imanol Elias sari herrikoia

395

Azpeitiko Argazki Elkartearen sokamuturreko lehiaketako erakusketara azaldutako lagunen botoak zenbatu ondoren, Valen Garcia izan da, Begiradak izeneko lanarekin, Imanol Elias sari herrikoiaren irabazlea. Jai karnabal eguerdiko argazkia da, plazan ateratakoa. Aurrez aurre, Bergarako Zezenak ganadutegiko zezen bat eta Mikel Segurola.

Elkarteak jakinarazi duenez, 1.727 pertsona inguratu ziren martxora bukaera arte Betharram aretoan izandako erakusketara, eta lehiaketara aukeztutako 106 argazkien artean botoa eman ahal izan zuten sari herrikoia izendatzeko. Guztira 1.043 boto zenbatu dituzte.

Botoa emandako lagunen artean lehiaketako hamar argazkiren 20x30ko anpliazioak zozkatuko ditu Argazki Elkarteak. Valen Garciak, berriz, plaka bat jasoko du.

KONPARTITU