VI. asteburuko jolasetarako deia

770

Aurten urriaren 25 eta 26an izango da Zezen Beltz elkartearen VI. asteburua, eta lehen egunean (larunbata) zezen plazan egin nahi ditugun jolasetarako izen-ematea zabaldu dugu. Aurten Grand Prix ikuskizun enpresarekin batera antolatuko ditugu jolasak: puzgarriak, jokoak, eragozpen euskarriak… Jolasak egin ahal izateko jendea behar dugu. Horregatik, herriko eta inguruko gazteak animatu nahi ditugu izena ematera, kuadrilak edota norbanakoak.

Grand Prixean parte hartzeko:

– 16 urtetik gorakoa izan behar da.

– Zezenak enbolatouak eta txikiak izango dira, jolastekoak.

– Sariak egongo dira.

– Harremanetan jartzeko: info@zezenbeltz.com edo elkartearen Facebook orria. Mezua bidali.

– Urriaren 25ean (larunbata) izango dira jolasak, arratsaldez, Azpeitiko zezen plazan.

KONPARTITU