Weba, pixka bat berritua

1461

Zezen Beltz elkarteak bere atari digitala zerbait berritzeko baliatu ditu azkeneko asteak. Mantxetaren tokian egungo logoa agertzeaz gain, informazioa aletuago eta hobeto kokatuta dago orain, menuan Albisteak atala sortuta, eta atal batzuetan, azpitalak. Azpeitiko sokamuturrari buruzko ikus-en tzunekoak ere eskura jarri ditu, esaterako. Hemen Zezenbeltz.eus berrituko adibide zehatz batzuk.

Zezen Beltz elkartearen gaur egungo logoa, webaren mantxetan.
Webeko menuan, atal batzuetan, azpiatalak, informazioa aletuago emateko.
Soka ez da eten dokumentala, Sokamuturraren historia atalean ikusgai; eta gaztelera, katalana, ingelesa eta frantsesera egindako laburpenak ere, eskura, baita liburu formatoan ere Soka ez da eten. Gainera, Azpeitiko sokamutilak DVDa eta Irteera pelikula ere ikus daitezke historiaren atalean.
Zezenbeltz.eus-en azalean, eskubian, eduki berezi batzuk txandakatuz sartuko ditu elkarteak. Orain Irteera pelikula eta Azpeitiko sokamuturraren 500. urteurrenaren balorazioaz argitaratutako aldizkaria daude.

Zezen Beltz elkarteak Twitter, Facebook, Youtube eta Flickr-eko kontuak ete badauzka.

KONPARTITU