XIV. asteburuaren balorazio ona

381

Larunbatean eta igandean izan zen Zezen Beltz XIV. asteburua, eta elkarteak balorazio ona egin du. Larunbatean Grand Prixean euria egin zuen, baina mila lagun inguru joan ziren ikuskizunera, eta 5.000 euro bildu ditugu Aelam elkartearentzat, Lam biriketako gaitza ikertzera bideratzeko.

Zapatuan, eguerdian, zezen bolaztatuak ere izan ziren zezen plazan. Igandean, berriz, eguerdian karretoia, animalien erakusketa eta jatekoa eta edatekoa izan ziren, baita 16 urtetik beherakoentzako animalien ekitaldiak arautzearen aldeko elkarretaratzea ere. Arratsaldean, helduen entzierroa eta zezen bolaztatuak. Jende asko bildu zen denean.

zHemen behean bi egunetako argazki batzuk (Uztarria-renak dira). Irudi gehiago: larunbata-zezen bolaztatuak, larunbata-Grand Prixa eta igandea.


KONPARTITU