Grand Prixeko izen-ematea, ostegunera arte

805

Datorren larunbatean (urriaren 24an) izango da Zezen Beltzen VII. asteburuko Grand Prix jolas lehiaketa, eta orain arte 26 lagunek eman dute izena. Ostegunean bukatuko da epea. Izena info@zezenbeltz.com edo elkartearen Facebook orrian eman daiteke.

Lehen aldiz kuadrilen arteko lehiaketa izango da; puzgarriak, jokoak, eragozpen euskarriak… Zazpi proba izango dira: hiru, zezenekin egiteko; lau, zezenik gabe.

– 17:00etan hasiko da, Azpeitiko zezen plazan.
– Parte hartzeko 16 urtetik gorako laguna izan behar da.
– Zezenak bolaztatuak eta txikiak izango dira, jolastekoak. Zelai Luze ganadutegia.
– Sariak egongo dira.
– Grand Prix ikuskizun enpresarekin batera antolatu dugu, iaz bezala.
– Bukaeran, zezen txikiak egongo dira haurrentzat.
– Sarrera: hiru euro.

KONPARTITU