Zezenak kamioira sartu arteko lana

1281

(Uztarria) Nola sartzen dituzte sokamuturreko zezenak kamioira? Lan erraza ote?… Herritar gehienek Uztarriaren lan honen bidez ezagutuko dute hori (urtarrilaren 18an egina). Ordubete pasatzen dute sei zezen kamioira sartzen. Arno ganadutegiak 22 urte daramatza Azpeitira sokamuturrera etortzen. Agustin Mugerza, Jose Mari Arriola, Andoni Mugerza, Jon Osa… ibili dira edo dabiltza ardura horrekin. Ehunen bat buru dituzte (Mutrikun, Olatzen).

Apartalekuan. 12:00ak dira eta zezenak apartalekuan (lehenago larrean edukitzen dituzte), eta Andoni Mugerza haiek torilera pasatzeko lanean.

Torilera. Apartalekutik torilera eramaten dituzte, bakoitza bere txokora. Argazkian, Jon Osa atera irekitzen.

Kamioa prestatzen. Andoni eta Jon —lehengusuak biak— zezenez enkargatu ziren bitartean, baserriko beste kide batzuk kamioia prestatzen aritu ziren, zerrautsa botaz eta.

Kamioa prestatzen. Andoni eta Jon —lehengusuak biak— zezenez enkargatu ziren bitartean, baserriko beste kide batzuk kamioia prestatzen aritu ziren, zerrautsa botaz eta.

Enbolatuak. Segurtasun gisa, zezenek larruzko enbolatuak izaten dituzte; puntan, goma. Toriletan jartzen dizkiete. Aurpegia estali egiten diete.

Kamioira. Zezenak kamioira eramateko garaia. Banan-banan, sokatik helduta, pasabide estutik. Kamioiaren aldameneko ate batetik sartzen dituzte. 13:00ak dira.

Azpeitian. Bazkaldu eta Azpeitira, 16:30eko sokamuturrerako. Argazkian, kamioia herrira iristen, 16:10ean.

KONPARTITU