Sokamuturrerako zezenarentzat koilara berriak dauzkagu, Espainiatik ekarrita. Iazko irailean Lodosan, sokako zezenaren kongresuan, koilara bat puskatu egin zen ustekabean, eta, segurtasun neurriak zorroztuta, berrien bila hasi ginen. Garai batean Azpeitiko lantoki batean egokitzen zituzten: Karreranean. Tailer hura itxi zenean, Ordiziatik ekarri genuen koilara sorta bat: Perez larru-dendatik. Hura ere itxi zen, eta oraingoan Euskal Herritik kanpora jo behar izan dugu: Torrelavegara (Kantabria). Julian Fernandez Diazek egin dizkigu berriak, eta San Sebastian festetako saioetan estreinatuko dugu aurrena (datorren igandean eta bihar zortzi). Behean, argazkiak.
Sokari dagokionez, 2002ko karnabaletatik sokamutur saio luze bakoitzeko berria ateratzen dugu.
Argazkietan, Julian Fernandez Diaz eta hark egindako koilarak.