Sokamuturra iruditan

989

(Uztarria) Goiko argazkian, Jai karnabaleko arratsalde hori…. Argazkiaren ezkerrean, Mikel Arrieta Rubio zezenari pasea ematen jai karnabalean 16:30ean. Eskubian, berriz, Pello Aranburu txaketa luzatuta zezenaren zain Orkatz eta Korrale aurrean.  (Juan Carlos del Pozo)

Helduta. Goi-goiko argazkian, errebaleko pertsiana batetik zintzilik Joxe Ramon Arrieta, hanka luzatuta.  (Joxe Luis Lopetegi)

Helduta. Haritz Segurola Xague keinuka Azoka plazako eskaileratan.   (Carlo Mediavilla)

Helduta. Harzubiko zubian bat, larri.  (Miguel Angel Iriarte)

Danbor eta guzti. Eduardo Arana txistularia Fideo aurrean zezenean. Txistua eta danborra oraindik eskuan zituela zebilen bertan.  (Joxe Ramon Larrañaga)

Zezena ere arkupetan. Plazan, arkupetan, jende asko izaten da zezenean. Komeriak izaten dira, ordea, zezena bertara sartzen denean.  (Joxe Ramon Larrañaga)

Bikingoa. Aitor Bereziartua Napo astearte karnabal arratsaldez plazan zezenean, bikingoz jantzita. Atzean jende ugari hari begira.  (Jexux Artola)

Umeak. Errebaleko hesi batera igota hiru ume astelehen karnabalean. Gustura dabiltza karnabaletan mozorrotuta.  (Iñaki Etxenagusia)

KONPARTITU