Sagardogik, bere agurraz: “Karnabalik ederrenak izan dira”

721

Utzi du soka Igor Sagardogik. Sokamutila iazko karnabaletan zen lagatzekoa (ikus elkarrizketa), baina emakume baten bortxaketa zela-eta karnabalak astelehen eguerdian bertan behera geratu ziren. Atzo utzi zuen soka, sansebastianen aurretik iragarri zuen moduan. Astearte karnabal arratseko bideo honetan aitortu du oso gustura bukatu duela.

Sagardogik bere agurraz esan du “karnabalik ederrenak” izan direla. Sokamuturreko irteera denak egin ditu. “Bonba pasatu dut”, zioen atzo, eta bere agurra pozik ospatu duela. 2014an hasi zen sokamutil lanetan.

Igor Sagardogi, atzo arratsean, plazan, sokamuturra eta zezen suzkoa bukatu ondoren.

Atzo goizeko zezenean sokamutilen, sokamutil ohien eta lagunen aitortza bat jaso zuen, sokamuturra Pilotalekura eraman zutenean.

Igor Sagardogi, atzo goizean, Pilotalekuan, aitortza jaso zuenean.

KONPARTITU