Karnabaletan Lopene eta Saka ganadutegiko zezenak izango dira protagonistak.

17

San Sebastianetan izandako etenaren ondoren, karnabaletan urtero bezalako sokamutur oparoak espero dira herrian. Horretarako, ohikoak diren Lopene eta Saka ganadutegietako zezenak izango dira protagonista Azpeitiko kaleetan.

Karnabaletako sokamuturraren ordutegiak eta ganadutegiak:

Jai karnabala (otsailak 15):

– 12:00-12:30: helduen sokamuturra, Lopene ganadutegia.
– 16:30-20:00: helduen sokamuturra, Lopenene ganadutegia.

Astelehen karnabala (otsailak 16):

– 16:30-20:00: helduen sokamuturra, Saka ganadutegia.

Astearte karnabala (otsailak 17):

– 07:00-09:30: helduen sokamuturra, Saka ganadutegia.
– 16:30-20:00: helduen sokamuturra, Lopene ganadutegia.

Oharra: 16 urtetik beherako lagunek debekatua dute helduen sokamuturreko ibilbidean egotea.

Argazkia: Iñigo Olarte
KONPARTITU