San Inazio bezperan zezen txikiekin jolasak izango dira, egunean entzierro txikia eta zezen jolasak, eta bigarrengoan ere bai, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Hiru egunetako egitaraua hemen:
Uztailak 30 (larunbata), San Inazio bezpera:
– 18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean. Ganadutegia: Zelai Luze.
Uztailak 31 (igandea), San Inazio eguna:
– 12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera. Ganadutegia: Arno.
– 18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean. Ganadutegia: Arno.
Abuztuak 1 (astelehena), San Inazio bigarrena:
– 12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera. Ganadutegia: Lopene.
– 18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean. Ganadutegia: Lopene. Argazkian, jolasetarako lekua prestatzen elkarteko kideak.