Azpeitiko desenkajonamentua ‘Encierro’ pelikulan

835

Iruñeko entzierroari buruzko Encierro filma ikusi dut gaur gauean Donostian, hiru dimentsiotan. Iruñean, Madrilen (entzierroko lasterkalari baten etxean), Lizarran (Reta ganadutegian), Constantinan (Sevilla; Dolores Aguirre ganadutegian) eta Azpeitian dago grabatuta. Azpeitiko kasuan zezen-plaza agertzen da, desenkajonamentua ari dela; zezen bat azaltzen da kamioitik ateratzen eta beste batekin burukoa jotzen, ez dira harmailak-eta ageri, baina bukaeran letratan agertzen da Azpeitian ere grabatu zutela pelikula. Encierro-n Azpeitiko Joxe Ramon Larrañaga argazkilaria –Miguel Reta unaia agurtzen– edota entzierro lasterkalari batzuk ere ageri dira. Bideoa: trailerra.

KONPARTITU