Festa ikur nagusietakoa den seinale

887

Sansebastianetako saioetan ere ikusi da Azpeitiko sokamuturrak jendetza biltzen duela: zahar eta gazte, emakume eta gizon, herriko nahiz kanpoko, eguraldia eguraldi. San Sebastian egunez eta igandean izan zen helduentzako zezena, txikien hitzordua igandean izan zen, eta jendea erruz ibili da. Gure herriko festen ikur nagusietakoa dugu sokamuturra. Eskerrik asko zale denei, eta sokamuturra izatea ahalbidetzen duten beste guztiei. Hemen bi egunetako zenbait argazki. Zezena hurrena berriz ere, karnabaletan: otsailaren 26an, 27an eta 28an. Ordura arte!       

KONPARTITU