Giro ederra sokamuturrean

856

Aurtengo karnabaletan ere jendetza bildu da zezenean. Hemen ‘Urola Kostako Hitza’-ren argazki batzuk. Argazki bilduma.

Karnabaletan 72 orduko festan hamalautan izaten da helduen sokamuturra. Jendeak nahi duen seinale. Hori ikusi da berriro aurtengo karnabaletan, jendetza ibili delako igande, astelehen eta astearteko zezenean. Herriko sokamuturrak ez du alferrik gutxienez 500 urteko historia.

Sokamutilek eskerrak eman dizkiete sokamuturzale guztiei, antolaketan laguntzen dietenei, sokamutil izandakoei Erdikalean-eta laguntza emateagatik, freskagarriak, ura, garagardoa edo jateko pixka bat ematen dietenei…

Eguraldiak ere lagundu du, igande eguerdiko euria aparte utzita. Hotz egin du, baina berotzeko ere balio du sokamuturrak.

Urtero bezala izan dira adarren eta bestelako kolpeak, baina ezer larririk ez.

Datorren urteko jai karnabala, otsailaren 10ean.

KONPARTITU