Jende pila bildu da entzierro txikian

970

(Urola Kostako Hitza) Saninazioen baitan Zezenbeltz Elkarteak antolatutako lehen entzierro txikiak jendetza bildu zuen atzo Elizkalean eta Pilotalekuan (Donejakue kalean). Entzierroari hasiera emateko ordua 12:30ean zegoen jarrita, baina parrokitik mezetara joandako jendeak irten zain egon ziren antolatzaileak. Ordurako, jendeak tokia hartua zuen bai entzierroaren ibilbidean jarritako hesietan, bai Pilotalekuko zezen-plaza txikiaren inguruan.

Gaur eta bihar ere entzierro txikiak izango dira, 12:30ean, Elizkaleak Perez Arregi plazarekin bat egiten duen tokitik irtenda. Entzierroa bukatutakoan, zezen txikiekin jolas egiteko aukera izango dute haurrek, baita arratsaldeko seietatik aurrera ere.

KONPARTITU