Klik! “momentu inportanteenetakoari”

941

Santi Eliasen Orkatz argazkiak irabazi du karnabaletako sokamuturreko lehiaketa. Gustatzen zaio Erdi kalean behean jartzea, zezenaren irteeran, “kristoren indarra” duen unea dela iruditzen zaiolako. Gaur egin du Argazki Elkarteak sari banaketa, Betharram aretoan, eta zabalik da erakusketa.

25 lagunek hartu dute parte aurten Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako sokamuturreko eta giroko lehiaketan, eta 139 argazki aurkeztu dituzte.

Santi Elisek Zezenbeltz.eus-i adierazi dio Orkatz argazkian gustuko dituela ageri diren gazteen “begirazunak eta harridura”, ez zuela nahi izan lehiaketara argazki “agresiboegia” aurkeztea, eta “zezenaren indarra” ere nabarmendu du. Haren ustez, jai karnabal eguerdiko zezenaren irteera eta, “batik bat”, arratsaldekoa dira festako “momenturik inportanteenetakoak”. Angelu handiko argazki kamera bat erabiltzen du Eliasek, eta anaiak laguntzen dio; hark “gidatzen” du gerritik eutsita.

Sokamuturreko Imanol Elias lehiaketa
1. saria: Santi Elias, Orkatz argazkia.
2. saria: Roman Azkue, Aldapan gora.
3. saria: Angel Olabarria, Soka dantzan.
4. saria: Alberto Beloki, Ordurarte lasai.
5. saria: Igor Froilan, Ez nauk harrapauko.

Giroko Altzarte lehiaketa
Saria: Alberto Beloki, Zeruan bezala argazkia.

Apirilaren 9ra arte egongo da zabalik erakusketa: astegunetan, 18:00etatik 20:00etara, eta aste bukaeratan eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Ekitaldian Imanol Elias zena eta Iñaki Joaristi Altzarte elkarteko kide zena gogoan izan dituzte, eta lore sorta bana jaso dute haien alargunek (argazkian, sarituekin).

KONPARTITU