Hementxen dala!

915

Jai karnabaleko sokamuturrean Bergarako Zezenak ganadutegia izango da, astelehenekoan Albizu, asteartekoan Arno. Sokamutilek aldez aurretik eskerrak eman dizkiete laguntza ematen dutenei. Aurtengo elegante egunean ere zezena pajaritarekin ibiliko da; baina, nolakoa ote?…

Sokamuturreko ordutegia eta ganadutegiak

Jai karnabala (otsailak 10):

– 12:00-12:30. Ganadutegia: Bergarako Zezenak.
– 16:30-20:00. Ganadutegia: Bergarako Zezenak.

Astelehen karnabala (otsailak 11):

– 11:00-12:30: sokamutur txikia Erdikaletik plazara, eta zezen txikiak eta poniak plazan. Ganadutegia: Albizu.
– 16:30-20:00. Ganadutegia: Albizu.

Astearte karnabala (otsailak 12):

– 07:00-10:00: Ganadutegia: Arno.
– 16:30-20:00. Ganadutegia: Arno.

Aldez aurretik, eskerrak

Sokamutilek aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkiete udalari, DYAri, zezenean edatekoa eta jatekoa ematen dietenei (Zokoa soziedadeari txorizoa eta txotxagatik, Lagun Onak mendizaleetako tabernari garagardoagatik, Xiriako gozotegiari txokolateagatik, Milari bizkotxoagatik, edaria ematen dieten beste lagun batzuei), sokamuturzaleei eta beste hainbati.

Pajarita zezenari

Duela hamar bat urte hasi zen ekimena: urtero azpeitiar sokamuturzale batek pajarita bat ekartzen du jai karnabalez, eta zezena pajarita horrekin ibiltzen da —sokan lotzen dute, zezenaren lepo parean gera dadin—.

Aurtengo elegante egunean ere segituko du tradizioak. Baina, nolakoa ote datorren igandeko pajarita? Aste honen bukaera aldera erakutsiko dugu argazki bat.

Sokamuturzale hari ere, eskerrak.

Argazkian: zezena 2011ko jai karnabalean plazan, lepoaldean pajarita duela. Sokamuturzale batek ekartzen du pajarita bat horretarakoxe.

KONPARTITU